info@arriaka.com

644 320 920

Menua

Blog bat behar al dut webgunean?

azaroa 10, 2015 - Orokorra

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestEmail this to someone

Askotan entzuten dugu, webgunearekin batera blog bat izatea garrantzitsua dela. Eta bai, hala izan daitekeā€¦ gauzak ondo eginez gero. Bestela, zure kontra etor daitekeen erraminta bihur daiteke.

Begira, gure azken sarrera duela 5 hilabetekoa da! Baina lanean aritu garelako izan da eh, ez pentsa! ;)

Blogaren onurak

Onurarik garrantzitsuena, zure enpresa “bizirik” dagoela ezagutaraztea da. Zure marka potentziarazteko modu ederra da, aktibitatea duela erakutsiz.

Gainera, gauza interesgarriak kontatuz gero jendeak sare sozialen bidez elkarbanatzeko joera izango du, marketing erraminta indartsua bihurtuz. Agian oso subjektiboa izanagatik, zaila da sortzen dugun edukia interesgarria den jakitea, baina tira, horretan saiatu behar!

Eta klaro, gure webgunean orrialde berriak sortzen baditugu, eta gainera, bertan jarritakoa interesgarria bada, honek guztiak gure Google maitea estimulatuko du, eta ondorioz, bloga gure webgunea hobeto posizionatzeko erraminta bihurtuko da.

blog-bat-webgunean-wordpress

Blogaren betebeharrak

Baina klaro, bada beste alde bat. Bloga izan, eta hori guztia egin gabe uztea.

Blog bat izan aurretik, galdeiozu zure buruari: ba al daukat zer kontatu blog horretan? Hemendik 6 hilabetetara ere izango al dut zer kontatu?

Izan ere, bloga izan, eta azken sarrera auskalo noizkoa duten milaka adibide topatu daitezke sarean. Honek ez du batere irudi onik sortzen zure enpresarekiko.

Bestetik, garrantzitsua da bloga eguneratzeko ardura hartuko duen pertsonak idazkerarako gaitasuna izatea, eta aldi berean erramintaren nondik norakoak argi izatea. Eta gainera <html> lengoaiaren ezagutza minimo bat badu, arrakasta seguru da!

Nire bloga kudeatuko duen profesional bat behar dut

Bada beste aukera bat. Zure webgunean blog bat jarri nahi baduzu, edo jada blog bat baduzu, eta honen edukia sortuko dizun inor ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zure beharrak aztertu eta bloga kudeatzen lagunduko dizugu.

Mundaiz 8 - Coworking Donostia
20012 Donostia

644 320 920
info@arriaka.com