info@arriaka.com

644 320 920

Menua

Irudien garrantzia webgunearen posizionamenduan

apirila 4, 2016 - Orokorra

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestEmail this to someone

Txinatar esaera zahar batek dioen bezala, “Irudi batek mila hitz baino gehiago balio du“, eta normalean hala izaten da. Esaldi hori webguneen kasura eramanda gauza bera pasatzen da.

Irudiak bai, baina kalitatezkoak

Irudiak beraz, asko saltzen duela argi daukagu. Testu asko daukan webgune bat ez da irudi anitzeko bat bezain erakargarria.

Baina aldi berean kontuan izan behar da edozein irudik ez duela berdin salduko. Irudi txar bat jartzen badugu gure lanaren kalterako izan daiteke.

Ez da berdina kameraren flasha ikusten den irudi txiki bat…

posizionamendua-irudiak-kalitate-txarra

Negozioak bereizgarri izan zezakeen informazioa ezkutatu dugu

…edo lana goraipatzen duen argazki eder bat

posizionamendua-irudiak-kalitate-ona

Donostiako Bade Interiorismo, barne diseinuko estudioaren proiektu bat – www.badeinteriorismo.com

Irudi bidezko bilaketak

Baina irudiaren kalitatea oso garrantzizkoa izan arren, ez da garrantzia daukan gauza bakarra.

Azken urteetan, eta batez ere tablet eta mugikorren zabalkundearen ondorioz, irudi bidezko bilaketek asko egin dute gora.

Zaila da zehazki jakitea Google-en zergatik agertzen diren irudi batzuk, eta ez beste batzuk. Baina bilatzailearen aukeraketa prozesuan bi faktore oso garrantzitsuak dira:

  • Irudiaren inguruan dagoen testua
    Gaiarekin jarraituz, barne diseinuari buruzko irudi bat badugu, eta irudiaren inguruko testua barne diseinuari buruzkoa bada, irudia posizionamenduan lagunduko du.
  • Artxiboaren izena
    Ez da berdina irudiaren izena “sukalde-barne-diseinua-donostia.jpg” edo “IMG_2319.jpg” izatea. Lehenak informazioa ematen dio Google-i, bigarrenak ez.

Beraz, argi izan behar dugu norberak bere webgunean lan egiteko moduak eragina izan dezakeela webgunea posizionatzeko orduan.

Mundaiz 8 - Coworking Donostia
20012 Donostia

644 320 920
info@arriaka.com