info@arriaka.com

644 320 920

Menua

Mailing bidezko marketing-ari zukua atera

urtarrila 11, 2016 - Orokorra

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestEmail this to someone

Duela aste batzuk blog bat sortu eta kudeatzearen garrantziari buruz aritu ginen. Gaurkoan pauso bat aurrera eginda, mailing-ari buruz ariko gara.

Sare sozialak VS Email marketing-a

Egia da sare sozialek lekua jan diotela mailing-ari. Orokorrean, sare sozialak arlo pertsonalean ere erabiltzen ditugunez, hauek erabilita komunikatzera ohituago gaude, eta ondorioz erraminta erosoago egingo zaigu.

Baina gaur egun zarata handia dago sare sozialetan. Gure Facebookeko orrialdea jarraitzen dutenek beste hainbat orrialde ere jarraitzen dituzte, lagunen egunerokoez gain. Eta zer esanik ez, Twitterren inguruan; txioa bota eta momentuan harrapatzen ez bada, inork irakurri gabe geratzeko arriskua du.

Aldiz, email bidezko komunikazioa eraginkorragoa izan daiteke. Posta elektronikoa jaso dugula ikusteko aukerak handiagoak dira normalean. Hori bai, mailing-a edonola eginda, baliteke bidalitako postak ireki gabe zakarrontzian bukatzea

Newsletterraren efektibitatea bilatuz

Pertsona bakoitza mundu bat da, baina orokorrean email marketing-a egitean bete beharreko pausuak hauek dira:

  1. Posta jasoko duen pertsonaren onarpena duzula ziurtatu, bestela spam-aren mundu beltzean sar zaitezke.
  2. Posta jasoko duenaren atentzioa deitzeko, diseinu sinpleko newsletterrak gomendagarri dira.
  3. Testu askorik ez, mesedez. Esaldi motzak jarri, mezu garbiak helaraziz.
  4. Irudiak bai, baina neurrian. Irudi askoko posta jasotzeak “motorra saldu nahi didate” pentsarazi baitezake.
  5. Helburua eta akziorako dei garbiak. Behin klik eginda, blog edo webgunean informazioa zabal erakutsi ahal izango dugu eta.

Egin behar baduzu, ondo egin

Eta mailing-a ondo egiteko MailChimp gomendatzen dizugu: 2.000 harpidedun eta hilabetean 12.000 posta elektroniko bidali arte dohainikako zerbitzua eskaitzen du.

mailchimp-newsletter-mail-marketing

Diseinua pertsonalizatzeko aukera asko ematen ditu eta behin mailing-a eginda, eraginkortasuna zihurtatzeko estatistikak eskaintzen dizkizu: posta ireki dutenen kopurua eta portzentaia, ireki eta klik egin dutenena, …

Zure webgune edo blog barnean harpidetza formularioa ezarri nahi baduzu, eta mailing-a diseinu beharrean bazabiltza, jar zaitez gurekin harremanetan.

Mundaiz 8 - Coworking Donostia
20012 Donostia

644 320 920
info@arriaka.com