info@arriaka.com

644 320 920

Menua

Nire web orrialdea tablet eta mugikorretara moldatu Google-ek posizionamendua zigor ez dezan

ekaina 22, 2015 - Orokorra

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestEmail this to someone

Pasa den 2015eko apirilaren 21etik, zure webgunea tablet eta mugikorretara moldagarri ez bada, ziurrenik Google-en zuen posizionamenduan zigorra jasango zuen dagoeneko. Horrela jakinarazi zuen Google-ek martxo hasieran.

Zure web orrialdeak baldintza guztiak betetzen dituen jakiteko Google-ek esteka bat martxan jarri du.

Emaitza aldekoa ez bada… zertan eragiten dio horrek nire webguneari?

Google-en markarik jarri gabeko produktu edo zerbitzu baten bilaketa egiten baduzu, zure webgunea okerrago kokatuta azalduko da. Edo baliteke zuzenean, ez agertzea.

Hau enpresa handietan ere gertatzen ari da. Adibide bat jar dezagun.

Fnac-en webgunea ez dago mugikorretarako optimizatuta

Fnac-en webgunea ez dago mugikorretarako optimizatuta

Gaztelaniaz “televisores baratos” bilaketa egiten badugu, lehen 10 emaitzetatan, sektoreko kate garrantzitsuenetako bat den Fnac agertzen ez dela ikusiko dugu.
Aldiz, bilaketan marka ezartzen dugun unean, “televisores baratos fnac” bilatuz, lehen emaitzak Fnac-en webgunera bidaltzen gaituela ikus dezakegu.

Eta normalean markarik gabeko bilaketak egiten ditugu, produktu edo zerbitzu oso konkretu baten bila ez bagabiltza.

Zer dela eta horrelako aldea bi bilaketen artean? Fnac-en webgunea mugikorretarako optimizatuta ez dagoelako.

Nola konpon dezaket?

Gurekin harremanetan jar zaitez, inolako konpromisorik gabe. Arriakan zure kasu partikularra aztertuko dugu, soluzio onena eman nahian.

Egokiena webgunea tablet eta mugikorretara moldagarri egitea da, web diseinu moldagarri bidez (responsive web design ingelesez). Baina webgune guztiek ez dute soluzio bera.

Adibide moduan, ComyMedia, IT soluzioetan enpresa liderra denaren webgunea, eta Arriakaren azken lanetako bat dena. Webgunea tablet eta mugikorretara optimizatu dugu, hasierako diseinua errespetatuz.

Mundaiz 8 - Coworking Donostia
20012 Donostia

644 320 920
info@arriaka.com