info@arriaka.com

644 320 920

Menua

Sare sozialak, gure webgunea indartzeko ezinbestekoak

abendua 15, 2015 - Orokorra

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Pin on PinterestEmail this to someone

Duela 10 urte inork gutxik esango zukeen gure egunerokoak sare sozialen bidez partekatzea ekintza normaltzat hartuko genuenik. Hare gutxiago, hau enpresa eta eremu profesionalera bideratuko genuenik.

Gaur egun sare sozialak gure webgunearen oinarri dira. Bestela esanda, ezin da webgune estrategiarik ulertu, eskutik sare sozialik ez duenik.

sare-sozialak-webgunea-indartzeko

Lan egiteko dinamika estandarrak horrela beharko luke:

  1. Webgunean argitaratu
  2. Sare sozialen bidez zabaldu eta jakitera eman
  3. Bezero potentzialak sare sozialetatik webgunean argitaratu dugun horretara bideratu

Zein sare sozial dira egokienak nire negozioarentzat?

Norberak bere gustuko sare sozialak izan ditzake, baina baliteke zure negozioarentzat beste sare sozial bat egokiagoa izatea.

Facebook negozio mota guztientzat gomendagarria izan daiteke, nahiko estandarra baita. Argazkilari batentzat Instagram edo Pinterest izan daiteke egokiena. Aldiz, orainari buruz hitz egin dezakeen kazetari batentzat Twitter primerako erraminta da.

Sare sozial bakoitzak bere publikoa dauka

Bale, sare sozialak aukeratu ditut eta argitaratzeko ordua da. Kontuz! Sare sozial bakoitzat bere publikoa dauka, eta ez da guztietan berdin jokatu behar.

Sare sozialekin zein ordutan argitaratzen den garrantzitsua da. Orduaren arabera, argitaratutakoa arrakasta borobila izan daitele, edo aldiz, porrot hutsa. Eta baliteke sare sozial guztietan arrakastarako ordua berdina ez izatea.

Bestetik, idazteko modua aldatzea egokia izan daiteke. Baliteke sare sozial batean publiko helduagoa izatea beste batean baino, edo posible da interesak ezberdinak izatea.

Arrakastaren bila lagun gaituzu

Arriakan sare sozialen estrategia aukeratzen eta teknika egokiak erabiltzen lagun zaitzakegu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure negozioaren egoera konpromisorik gabe aztertuko dugu.

Mundaiz 8 - Coworking Donostia
20012 Donostia

644 320 920
info@arriaka.com